2017(e)ko azaroaren 18(a), larunbata

AURKEZPENA



Astero buruketa bat aurkeztuko dugu zure gelako kortxoan eta https://askatasunamateolinpiada.blogspot.com.es/ helbidean.
Ez da izango derrigorrezko lana, hau da, nahi duenak aurkez dezake asteko buruketaren soluzioa.
Matematika ikasgaiarekin zer ikusia duten problemak izango dira, batzuetan gelan landutako gaiekin lotuta eta beste batzuetan loturarik gabe baina dakizuenarekin ebazteko modukoak.
Kurtso amaieran sariak banatuko dira.
Buruketak Matematika Irakasleari aurkeztuko zaizkio ostirala baino lehen, eskuz eginak.
Ez dira zuzenduko ongi/gaizki kontuan hartuz bakarrik, erabiliko dugun irizpidea ondokoa izango da:
Buruketaren puntuazioa: Gehienez 10 puntu.

  • Aurkezpena................................. 1 puntu
  • Ebazpenaren originaltasuna........ 2 puntu
  • Matematika ongi erabiltzea........ 2 Puntu
  • Azalpen argiak ematea................2 Puntu
  • Emaitza ongi izatea.....................3 Puntu

iruzkinik ez: