GALDETEGIA
Ehun pertsonek 3 galderako galdetegi bat erantzun dute. Galdera bakoitzak bi erantzun posible ditu: bai ala ez; eta erantzun bietako bat bakarrik da zuzena. Honako datuak ditugu:
8 lagunek erantzun dituzte ondo hiru galderak
9 lagunek erantzun dituzte ondo bakarrik lehenengo eta bigarren galderak
11 lagunek erantzun dituzte ondo bakarrik lehenengo eta hirugarren galderak
6 lagunek erantzun dituzte ondo bakarrik bigarren eta hirugarren galderak
55 lagunek erantzun dute ondo gutxienez lehenengo galdera
32 lagunek erantzun dute ondo gutxienez bigarren galdera
49 lagunek erantzun dute ondo gutxienez hirugarren galdera
Datu horiek kontuan izanda, zenbatek erantzun dituzte galdera guztiak gaizki?
Otsailaren 26tik MARTXOAREN 5era
