2018(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

HAMARGARREN ARIKETA: APIRILAREN 23TIK MAIATZAREN 2RA

HORMA BAT ERAIKITZEN 



Igeltsero talde batek horma bat eraiki behar du eta horretarako 3 egunetan egin behar du lan: 6 ordu goizez eta 2 arratsaldez. Erritmo horretan lan eginez egunero 40 m2 horma egiten dituzte baina, lana bukatu ahal izateko, hirugarren eguneko arratsaldean zera egin behar dute: batetik, lana egiten hasi ziren langile-kopuruaren erdia gehitu lan-taldera eta, bestetik, bi ordu “extra” edo gehiago lan egin. 

Zenbateko azalera izango du eraikitako hormak bukatzen dutenean?

2018(e)ko apirilaren 11(a), asteazkena

BEDERATZIGARREN ARIKETA APIRILAREN 9 TIK 13 RA

ZIFRA BAKOITIEKIN

Mila baina txikiagoak diren zenbat zenbakik dituzte euren zifra guztiak bakoitiak? 

791, ...

Horietako zenbat dira kapikuak?

797, ...

2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

ZORTZIGARREN ARIKETA MARTXOAREN 19TIK 26RA

PIRAMIDEA
Piramideak hurrengo patroiaren arabera eraikitzen badira

  1. Zenbat kubotxo behar dira 6. piramidearen oinarria osatzeko?
  2. Zenbat kubotxo beharko dira “n.” kokapena duen piramidearen oinarria osatzeko? 
  3. Zenbat kubotxok osatuko dute, guztira, 10. piramidea? 
  4. Zenbat kubotxo beharko dira, guztira, “n.” kokapenean dagoen piramidea osatzeko?

2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

ZAZPIGARREN ARIKETA MARTXOAREN 12TIK 19RA



ZENBAKIEKIN JOLASTEN 

29 zenbakiaren zifrak trukatzen baldin baditugu 92 zenbakia lortuko dugu. Bi zenbakiak batzerakoan karratu perfektu bat lortuko dugu.


$$ 29 + 92 = 121 = 11^2 $$

Bi zifrako beste zenbakirik ba al dago propietate hori betetzen duenik? Zeintzuk dira?

2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

SEIGARREN ARIKETA MARTXOAREN 5ETIK 12RA


BEIRATEA EDO BIDRIERA

Beirate batek $ 300 \text{ cm}^2 $ ditu eta pusketetan dago zatituta alboko irudiak adierazitako eran. T, U, V eta W puntuek euren aldeak tamaina berdineko pusketetan zatitzen dituzte eta M puntua AD aldearen erdiko puntua da.

Zer azalera izango du markatutako zonaldeak?



2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

ARIKETA NUMBER FIVE


GALDETEGIA
Ehun pertsonek 3 galderako galdetegi bat erantzun dute. Galdera bakoitzak bi erantzun posible ditu: bai ala ez; eta erantzun bietako bat bakarrik da zuzena.

Honako datuak ditugu:

8 lagunek erantzun dituzte ondo hiru galderak

9 lagunek erantzun dituzte ondo bakarrik lehenengo eta bigarren galderak

11 lagunek erantzun dituzte ondo bakarrik lehenengo eta hirugarren galderak

6 lagunek erantzun dituzte ondo bakarrik bigarren eta hirugarren galderak

55 lagunek erantzun dute ondo gutxienez lehenengo galdera

32 lagunek erantzun dute ondo gutxienez bigarren galdera

49 lagunek erantzun dute ondo gutxienez hirugarren galdera

Datu horiek kontuan izanda, zenbatek erantzun dituzte galdera guztiak gaizki?



Otsailaren 26tik MARTXOAREN 5era

2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

LEHEN ARIKETAREN IKASLEEN ERANTZUN BATZUK

Lau lau-rekin 6 lortzea:
$\displaystyle 4+4+\sqrt{4}-4=6$
$\displaystyle \sqrt{4}+4 \times 4 \div 4 =6$
$\displaystyle \frac{4 + 4}{4}+4 = 6$
Bost bostekin 6 lortzea:
$ \displaystyle 5 \div 5 + 5 \times 5 \div 5 = 6$
$ \displaystyle 5 \div 5 + 5 - 5 + 5 = 6$
$ \displaystyle \sqrt[5]{5^5}\div 5 + 5 = 6$
$ \displaystyle \left( \sqrt{5 \times 5} \times 5 + 5 \right)\div 5 = 6$
Sei seirekin 6 lortzea:
$ \displaystyle \left( 6 \times 6 + 6 \times 6 \right) \div 6 - 6 = 6$
$ \displaystyle 6 \times \left( 6 - 6 \right) + 6 - 6 + 6 = 6 $
$ \displaystyle \left( 6 - 6 + 6 - 6 \right) \times 6 + 6 = 6 $
$ \displaystyle \sqrt{6 \times 6} + 6 \times 6 - 6 \times 6 = 6 $
$ \displaystyle \sqrt{6 \times 6 + 6 - 6 + 6 - 6 }= 6 $

2018(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

Laugarren ariketa. Otsailaren 19tik 26ra

2018 URTEAN
Honako zenbaki honen zifra guztiak batzen baditugu,
$$ N = 10^{2018} - 2018 $$
  1. batura hori 2018 baino handiagoa ala txikiagoa da?
  2. Zenbatekoa da batura hori?

2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

HIRUGARREN ARIKETA OTSAILAREN 2TIK 9RA



Mikelek jakin badaki bere iratzargailua 2 minuto eta erdi aurreratzen dela orduoro. Mutila ordu berean altxatzen da beti. Gaur, goizeko 8etan, iratzargailuak jo duenean ordu hori zen benetan. Bihar ordea, Mikelek ezer ez duela ikutuko kontuan harturik, iratzargailuak jotzen duenean zer ordu izango da benetan? (eman emaitza ordu, minutu eta segunduetan).

2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

BIGARREN ARIKETA. Urtarrilaren 22tik 29ra


ZENBAKI KAPIKUAK


Zein da 3 zifrako zenbaki kapikuen kopurua? Eta zenbat 4 zifrakoak?


Zure lagun bati 3 zifrako zenbaki kapikua guztiak batzea bururatu zitzaion, baina konturatu gabe zenbaki bat ahaztu zitzaion eta lortu zuen emaitza 49.137 izan zen. Zein izan zen ahaztu zitzaion zenbakia?

2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

LEHEN ARIKETA. Urtarrilaren 10 tik 19ra

Nahi dituzun eragiketak erabiliz emaitza 6 izan behar du:

Lau 4 erabiliz

Bost 5 erabiliz

Sei 6 erabiliz


Laguntza moduan, guk hiru 3 erabiliz bi modu hauetan lortu dugu emaitza:

 $ 3 \cdot 3 - 3 = 6$ eta $ \sqrt{3 \cdot 3} + 3 = 6$